Artikuluak

Verde Prato, asaldatzaile goxoa
Verde Prato proiektuarekin, Ana Arsuagak musika-mundu berezi eta sailkaezina eraiki du, baita Europa osoan gaindi ibilarazi ere.

Néstor Basterretxea, euskal diseinu modernoaren bide-urratzailea
Néstor Basterretxea (Bermeo, 1924-Hondarribia, 2014) arkitektoa izan zen lehen ofizioz. Baina laster, artista bihurtu zen, eta ikuspegi horretatik sartu zen sorkuntzaren hainbat lurraldetara: zinemara, diseinura, baita arkitekturara ere.

Bromalgae: izaki ñimiñoen iraultza erraldoia
Barakaldon, iragan industrialeko kearen beltzetik etorkizun berde eta jasangarrira jauzi egiten ari dira, mikroalgen ahalmenari esker.

Palmadera: azalera txikietatik anbizio handietara
Palmadera 1962an sortu zen, Beran. Sortze beretik, Alemaniatik teknika berritzailea ekarri zuen: kontratxapatu moldatuzko objektuen fabrikazioa. Palmadera 1962an sortu zen, Beran.

Gipuzkoako oihanean, etxola txikiaren itzal handia
Aralarko bihotzean, Bilboko Babelstudio estudioko arkitektoek asmo handiko zaharberritze proiektua eraman dute

Owantshoozi, sorkuntza ala hil!
Simaurretik ateratzen diren arrosak bezala, hondakin itsusienetan, objektu zoragarriak daude kukututik

Notox: lehen surf taula ekologikoak
Pierre Pomiers eta Benoît Rameix robotika enpresa batean lankide ziren, eta bereziki, surf zale amorratuak ziren. Egoeraz ohartu zirenean, zerbait egin behar zela erabaki zuten.

Alkiren gune berrian, tailer iraunkorra, showrooma eta denda
Alkiren tailer berria Leibar & Seigneurin agentziak diseinatu du, eta berrikuntza iraunkorrean zinez eredugarria da.

B.Lux lanparak: Ideia argitsu eta anizkunak
B.Luxen zutabeetako bat diseinua izan da beti. Hastapenetik, diseinatzaile bikainekin elkarlanean aritu da.

Orbea, armetatik bizikletara
Orbea Hermanos enpresa 1840an sortu zen, Eibarren, garaian armagintza oso garatuta zegoen eskualdean.