home-elementor

Hemendik gure herrialdearen sormena eta historia kontakizunen bidez balioan jartzeko sortu da. Memoria eta gaurkotasuna jorratzen dituen proiektu bateratzailea da. Iraganetik abiatuz, oraina azaltzea eta etorkizuna inspiratzea du asmo: memoria bildu eta partekatu nahi dugu, denena izan dadin. Sortze prozesuak zaizkigu bereziki interesatzen, egoera eta garai berrieri egokitzeko ateak zabaltzen baitizkigute. Zubiak eraiki nahi ditugu industriaren, kulturaren eta gizartearen artean.

Euskal Herriko 50 objektu
ikonikoren istorioak

Objektu baten historiak testuinguru anitz gurutzatzeko aukera ematen du, izan geografikoa, historikoa, politikoa edo soziala. 50 produkturen selekzio honen bidez, hainbat erakundetan banatuta dagoen eta memoria kolektibo eskasa duen herrialde baten alderdi franko azaltzen ditugu. Betidanik, objektu bat diseinatzeko, egin, berregin, begiratu, berritu, hobetu, egokitu, asmatu, arriskatu egin behar izan da. Sormen-prozesuaren bide luze hori da hemen bereziki interesatzen zaiguna.

Hainbat ikuspegi izan daitezke herrialde bat ulertzeko: historia, paisaiak, biztanleak, kultura, hizkuntzak, esperientziak… Liburu honetan, objektuen bidez, Euskal Herriko aberastasuna eta aniztasuna jorratu nahi izan ditugu. Liburua hiru bertsiotan eskuragarria da: Euskara/Gaztelera, Euskara/Frantsesa eta Euskara/Ingelesa.

 

Betidanik, objektu bat diseinatzeko, egin, berregin, begiratu, berritu, hobetu, egokitu, asmatu, arriskatu egin behar izan da. Sormen-prozesuaren bide luze hori da hemen bereziki interesatzen zaiguna.

Objektu baten historian zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta gehiago konturatzen gara lotura ikusezinak daudela sorkuntzen artean, eta oso historia luze baten parte direla. Iragana ezagutu behar da etorkizuna asmatzeko. Etortzekoa dena sumatzeko, ezagutu egin behar da.

Hemendik poltsa

Goialdeko ertzak, tolestura bikoitzekoak, sendotasunerako eta kalitatezko akaberarako. Helduleku luzeak, gurutzeko jostura indartsuekin. Poltsaren behealdeko josturak, bolumena emateko. %80 kotoi birziklatua, %20 poliester birziklatua. Neurriak: 37 x 43 cm.

HEMENDIK NEWSLETTER-EAN
IZENA EMAN


Lehena izan zaitez gure aktualitateak errezebitzen…